XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gogora ezazu aur oni eman itza; Bertan dut nik itxaropide ta bizitza.
Zure aurrean gaur,
nere gogoko
Erritar oroen begiak zai dauzkazu, Zure errukia noiz ematen diezun.
Ta beti betiko izango da fededun.
Sinisten dut bai, Zu zera nere osasun, ta betiko nere Jaungoiko alguztidun.
Zure belarri, arren, iriki gaurko otoitzari.
Zure grazi lagun, egin ni gizon berri.
Zure egi ta santutasunez ni jantzi, ez bait dut entzun-gor egin zure deiari.
Mai santu onera, eztaietara, bai nago deitua.
Jainkoaren gorputz-odol artzera noa.
Arren ta arren, Jauna, ez ni kanpora jaurti.
Or, illun beltza, negarra bai dago beti.
Asko deituak, gutxi autuak dirala, diozu.
Autuen artean arki nadilla egizu.
Eukaristi bedi nere osasungarri, Ezbear guztiak aienatu nigandik, ta lotuko naiz gaur, orain ta maiz, Zure aginduei, ta ordun bai, izango naiz maikide beti.